Datorren astelehenean hasiko dira helduen danborradako entseguak

Maxixatzen.eus

Helduen danborradako entseguak datorren astelehenean, azaroak 5, hasiko dira. Gurea pilotalekuan izango dira entsegu guztiak. Azken urteetan bezala, astelehenetan, asteazkenetan eta zapatutan egingo dituzte prestaketa saioak.

 

Azaroaren 24an izango da helduen danborrada, sanandres jaien egitarauaren barruan. Ekitaldia antolatzeko hiru astetan egingo dituzte entseguak: astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan. Azaroaren 5ean, astelehenean egingo dute lehena. 20:00etatik 21:00etara egingo dituzte aste barruko bi entseguak, eta 11:00etatik 12:00etara zapatuetan. Antolatzaileek gogorarazi zdute, norberak bere danborra lotzeko gerrikoa eraman beharko duela entseguetara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide