Lehiaketa-jolasaren helburua adin guztietako herritarrek ondo pasatzea da, euskaran eta euskal kulturan sustraituta. Hala, azaroaren 23tik abenduren 3rako Euskaraldiarekin lotutako probak prestatu ditu Maxixatzenek, euskarazko jolasean elkar hobeto ezagutzeko, eta, bide batez, kontu berriak ikasteko.
Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Horretarako, honako hauek egin behar dira:
- Taldeari izena jarri.
- Taldearen izena, taldekideena eta kideen e-mailak maxixatzen.eus atarian Orbel-jokuen atalean idatzi edo tabernetako kaxetan utzi; lehen asteko galderen erantzunekin batera ere izango da horretarako aukera.
- Izena emanda eta parte hartzen hasita, hurrengo asteetako probak erantzutea izango da eginkizun bakarra.
Galdera eta probak ostegunero zabalduko dira, eta parte hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Erantzunak ostegunerako entregatu beharko dira, zuzenean webgunean idatzita edo tabernetan jarritako kaxetan erantzunak utzita. Punturik gehien lortzen dituzten hiru taldeak sailkatuko dira finalera.
Jolas egiteko eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, sari ederrak irabazi nahi badituzu, parte hartu!
1. Egutegia:
- Aurkezpen eta izen-emate orria zabaltzea: urriaren 25ean
- 1. proba: azaroaren 1ean hasi eta 8an bukatu
- 2. proba: azaroaren 8an hasi eta 15ean bukatu
- 3. proba: azaroaren 15ean hasi eta 22an bukatu
- Finala: abenduaren 1ean