Beningo umeei laguntzeko, jendetza bildu da Kontzejupean

Maxixatzen.eus

Gaur, zapatua, Beningo umeen aldeko elkartasun eguna antolatu dute Floreaga Ikastetxeak, Gazteak eta Garapena fundazioak eta Alai Batza aisialdi taldeak. Herriko norbanakoek, tabernek eta komertzioek emandako pintxo solidarioak, herritarrek emandako bigarren eskuko produktuen azoka eta Alai Batzak antolatutako jolasak egin dituzte. Jende asko bertaratu da Kontzejupera pintxoak jatera, jolasak erostera nahiz jolastera. Guztira, 2.150 euro jaso dira, eta Beninera bidaliko dira.

Etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak Kontzejupera eraman dituzte hainbat lagunek goizean goiz. Gaur bildutako dirua Beningo Porto Novo eta Cotonou hirietan bizi diren umeen alde lan egiten duen Gazteak eta Garapena fundazioren proiektuak jasoko du. Familia harremana moztu duten eta kalean bizi diren umeei laguntzen die fundazioak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide