Amaia Aizpuru eta Eneritz Arrieta, Emakumeen Master Cup Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 27a, 09:58

Amaia Aizpuru, behean, ezkerretik aurrena.

Emakumeen Master Cup Txapelketako lau eta erdiko Promozio Mailan ari da parte hartzen Amaia Aizpuru azkoitiarra.

 

Joan den igandean lehen fasea jokatu zen Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Kanporaketan 80tik 50 sailkatu ziren; tartean, Amaia Aizpuru pilotari azkoitiarra. Igande honetan, urriak 28, 50etik 16 pilotari pasatuko dira aurrera. Abadiñoko pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 16:30ean.

Aizpururen multzoan dauden aurkariak hauek izango dira: Oihana Orbegozo azpeitiarra eta Nora Mendizabal andoaindarra. Multzoko bigarren eta hirugarren partidak jokatuko ditu Aizpuruk.

Eneritz Arrieta, Lehen Mailan

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra Master Cup Txapelketako lau eta erdiko Lehen Mailan lehiatuko da. Azaroaren 11n hasiko dira Lehen Mailako kanporaketak, Elgetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide