Urriaren 16an, asteartean, eman zion su etxeari Yolanda Jaen hilberriaren bikotekideak, Iruñean. Emakumea zaurituta ospitalera eraman zuten sutearen ondorioz, baina aste baten ondoren Nafarroako Gobernuak urriaren 23an eman zuen 50 urteko emakumearen heriotzaren berri.
Poliziak urriaren 22an atxilotu zuen gizona. Aurrekariak ditu eta iraungitako urruntze agindua zuen. Emakumearen Indarkeriaren Kontrako Epaitegiak hartu du auziaren instrukzioa, eta behin behinean espetxeratzeko agindua eman du epaileak, etxeari su ematea eta emakumea hiltzen saiatzea leporatuta.