Hainbat azkoitiarrek hartuko dute parte Oñatiko X. Trikiti Jaialdian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 26a, 10:08

Datorren zapatuan, urriak 27, hainbat azkoitiarrek hartuko dute parte Oñatin egingo den X. Trikiti Jaialdian. Guztira zazpi talde igoko dira Oñatiko Santa Ana Antzokiko tranpaldora. Bi taldetan azkoitiarrak izango dira protagonista.

 

Xabier Etxaniz trikitilari azkoitiarra Edurne, Ainara eta Oihanarekin batera arituko da. Bestalde, elkarrekin arituko dira Manuel Arrizabalaga eta Josu Arrizabalaga Izer aita-semeak, Eugenio Gisasola Lutxurdixo eta Tomas Soraluze Epelde trikitilariak. Jaialdia 17:30ean hasiko da, Oñatiko Santa Ana Antzokian. Oñatiko Trikitixa Jaialdia Lizargarate Elkarteak antolatzen du. Jakinarazi dutenez, sarrera guztiak agortuta daude.

Izer Aristerrazuko erromerian

Josu Arrizabalaga Izer trikitilariak, gainera, Aristerrazuko (Aia, Gipuzkoa) erromeria denboraldi berria irekiko du, igandean. Alabier pandero jotzailearekin arituko da trikitilari azkoitiarra. 18:30ean hasiko da erromeria, eta 21:30ak arte luzatuko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide