Beningo umeei laguntzeko azoka, pintxoak eta jolasak zapatuan, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 24a, 12:18

Iaz ere plazan elkartu ziren antolatzaileak.

Datorren zapatuan, urriak 27, Beningo umeen aldeko elkartasun eguna antolatu dute Floreaga Ikastetxeak, Gazteak eta Garapena fundazioak eta Alai Batza aisialdi taldeak. Herriko norbanakoek, tabernek eta komertzioek emandako pintxo solidarioak, herritarrek emandako bigarren eskuko produktuen azoka eta Alai Batzak antolatutako jolasak egingo dituzte goizean zehar herriko plazan. 

 

Etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak zapatuan bertan Kontzejupera ekartzea eskatu dute egitasmoko kideek, 09:30-10:30 bitartean. Bildutako dirua Beningo Porto Novo eta Cotonou hirietan bizi diren umeen alde lan egiten duen Gazteak eta Garapena fundazioren proiektuak jasoko du. Familia harremana moztu duten eta kalean bizi diren umeei laguntzen die fundazioak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide