Elkarretaratzea deitu du Sostenipe talde feministak Iruñeko hilketa matxista salatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 24a, 10:10

Iruñeko azken hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu du biharko —osteguna— Sostenipe talde feministak. «Emakumeak aske eta bizirik» nahi dituztela aldarrikatzeko, herriko plazan egingo dute kontzentrazioa, 19:00etan.

 

Urriaren 16an, asteartean, eman zion su etxeari Yolanda Jaen hilberriaren bikotekideak, Iruñean. Emakumea zaurituta ospitalera eraman zuten sutearen ondorioz, baina aste baten ondoren Nafarroako Gobernuak atzo arratsaldean eman zuen 50 urteko emakumearen heriotzaren berri.

Poliziak herenegun atxilotu zuen gizona. Aurrekariak ditu eta iraungitako urruntze agindua zuen. Emakumearen Indarkeriaren Kontrako Epaitegiak hartu du auziaren instrukzioa, eta behin behinean espetxeratzeko agindua eman du epaileak, etxeari su ematea eta emakumea hiltzen saiatzea leporatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide