Anjel Larrañagaren liburua eta diskoa aurkeztuko dituzte ostiralean, Urrategin

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 24a, 12:17

Anjel Larrañaga Urrategi auzoko festetan bertsotan. (Argazkia: Maxixatzen)

Datorren ostiralean, urriak 26, Anjel Larrañaga Suduperen (Azkoitia, 1947) liburu autobiografikoa eta diskoa aurkeztuko dituzte Urrategin. 11:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia. Anjel Larrañaga bertsolaria eta pandero jotzailea, Joxean Agirre idazlea eta Marta Agirrezabala Lankuko ordezkaria izango dira aurkezpeneko partaideak. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da Lanku, eta argitalpen berria aurrera eramaten lagundu du.

 

Joxean Agirre idazleak idatzi du Anjel Larrañagaren Lana festa bihurtuz liburua. Idatzian Anjel Larrañagaren bizipenak azaldu ditu Agirre idazleak. Ingurukoek, berriz, bere bertsogintzari eta musikari buruzko iritzi sorta eman dute. Besteak beste, Anjel Valdes, Andoni Egaña bertsolaria eta Tomas Soraluze Epelde, Agurtzane Elustondo eta Xabier Alberdi Zabale trikitilariak dira liburuko iritzi emaileak. Liburuaz gain bere sorkuntzako kantez osatutako diskoa aurkeztuko dute 12 kantekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide