Bost kinto-afari eta bazkari bat izango dira herrian azaroaren 10ean

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 23a, 13:02

Guztira sei urtetako kintokoak elkartuko dira azaroaren 10ean: 1957an, 1959an, 1962an, 1963an, 1976an eta 1978an jaiotakoak.

 

1957an jaiotakoak

1957. urtean jaiotakoen kinto-afaria izango da 21:00etan, Iturri jatetxean. Aurrez, 19:00etan, meza entzungo dute parrokian, kintoko hildakoen alde. Afarirako aurrez izena eman beharko da Super BM (Rosa) supermerkatuan, azaroaren 3a baino lehen.

 

1959an jaiotakoak

1959. urtean jaiotakoen kinto-afaria 21:00etan izango da, Isidro erretegian. Aurrez, 19:00etan, meza entzungo dute parrokian, kintoko hildakoen alde. Afarirako aurrez izena eman beharko da 'Ali' harategian.

 

1962an jaiotakoak

1962. urtean jaiotakoen kinto-afaria izango da 21:30etan, Iturri jatetxean. Izena azaroaren 8a baino lehen eman beharko da jatetxean bertan.

 

1963an jaiotakoak

1963. urtean jaiotakoen kinto-afaria 21:00etan izango da, Joseba jatetxean. Izen-ematea azaroaren 8a baino lehen egin beharko da Laboral Kutxan, 50 euro sartuta, kontu zenbaki honetan: ES57 3035 0031 790311114294.

 

1976an jaiotakoak

1976. urtean jaiotakoen kinto-bazkaria izango da Joseba jatetxean, 14:30ean. Izen-ematea azaroaren 8a baino lehen egin beharko da Laboral Kutxan, 60 euro sartuta, kontu zenbaki honetan: ES90 3035 0031 770311114283.

 

1978an jaiotakoak

1978. urtean jaiotakoen kinto-afaria izan da Joseba jatetxean, 21:30ean. Aurrez, 19:30ean, Etxe Aitz tabernan elkartuko dira. Izen-ematea azaroaren 2a baino lehen egin beharko da La Caixan, 45 euro sartuta, kontu zenbaki honetan: ES88 2100 4276 912200142896.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide