Zazpi tabernak hartu zuten parte: Tta-kun, Zurt, Latz, Koxka, Orbela, Etxe-Aitz eta Koxka. Epaimahaia 18:30ean hasi zen pintxoak dastatzen eta epaitzen eta 20:30ak ondo pasata erabaki zuen pintxo irabazlea. Orbela tabernak —azken edizioetako irabazleak— eta Zurt tabernak puntuazio berdina jaso zuten lehen balorazioan. Hori ikusita, epaimahaiak luze eta zabal erabaki zuen eta azkenean Zurt taberna saritzea erabaki zuten.