Arratsaldean pintxo lehiaketa eta umeentzako ekintzak
Arratsaldean, berriz, haurrentzako eta gaztetxoentzako puzgarriak eta jolasak egingo dituzte. Txikienentzat puzgarriak Balda plazan jarriko dituzte. Gaztetxoentzako jolasak, berriz, herriko plazan egingo dituzte. Futbolin erraldoia, diana edota penaltiak jaurtitzeko gunea jarriko du Herrixen Elkarteak, plazan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egiten badu Berdura Plazan jarriko dituzte Balda Plazan jarri beharreko puzgarriak.
Halaber, III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa ere jokatuko da herriko tabernarien artean. Piper berdea osagai nagusitzat hartuta, Tta-kun, Latz, Zurt, Koxka, Orbela, Errexil eta Etxe-Aitz tabernek hartuko dute parte lehiaketan. Epaimahaia 18:30ean hasiko da pintxoak epaitzen, eta sari banaketa 20:00-20:30 aldea izango da.