Esteban Antxustegi Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 16a, 08:00

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Adiskide Numerario izendatuko du Esteban Antxustegi Igartua (Donostia, 1957) EHUko irakaslea eta ikertzailea. Azaroaren 3an, zapatua, 12:00etan egingo dute ekitaldia Intsausti Jauregian.

 

Sarrera ekitaldia egin ondoren, Joseba Jatetxean bazkalduko dute. Bazkarirako izen-ematea zabaldu dute, eta bertaratu nahi dutenek 649 12 48 20 telefonora deitu edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net helbidera mezua idatzi beharko dute. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide