Lau talde lehiatu ziren atzokoan: Zezen Beltzeko kideak, ondarrutarrak, azpeitiarrak eta azkoitiarrak izan ziren protagonista. Guztira sei jolas egin zituzten, eta proba horietan batutako puntuei esker Azkoitiko taldea nagusitu zen.
X. Zezen Beltz asteburuaren barruan, Grand Prix proba solidarioan parte hartu zuen Azkoitiko mutil talde batek atzo, urriak 13. Hainbat jolas egin zituzten Azpeitiko Zezen Plazan, zezenarekin eta animaliarik gabe, eta azkoitiarrek proba irabaztea lortu zuten.