XIX. Organo Erromantikoaren Zikloko bigarren kontzertua, parrokian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 12a, 10:30

Ana Belen Garcia organo jotzailea.

Bihar, urriak 13, XIX. Organo Erromantikoaren Zikloari dagokion bigarren kontzertua izango da, Andra Mariaren Jasokundeko parrokia elizan.

 

20:00etan hasiko da Ana Belen Garcia organo jotzailearen kontzertua. Organo doinuez gain, Eskola Gurutzeaga eta Donostiako Musika Eskolako abesbatza, Igor Arostegi perkusio jotzailea, Lourdes Moratinos ahots teknikaria eta Lucia Gomez mezzosopranoa arituko dira herriko parrokian. Jose Javier Echeverria zuzendariak gidatuko du kontzertua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide