'Kuxkuxin' ataleko Bizkargi musika eta dantza eskolari egindako bideoa saritu du epaimahaiak, beste bi hautagairekin batera.
Urriaren 22an, EiTBren Bilboko egoitzan, TOKIKOM Jardunaldien barruan izango da finala, eta bertan izango dira Maxixatzeneko lankideak. Saridunak nortzuk izango diren ekitaldian bertan jakinaraziko dute.
Hau da Tokikomek saritu duen bideoa:
TOKIKOM euskarazko 60 toki komunikabidek osatutako sarea da. Gehienak 1980ko hamarkadaren bukaera aldera sortu ziren, tokiko euskara elkarteen loraldiaren testuinguruan, euskara zabaldu eta normalizatzeko tresna gisa. 1997an, toki komunikabideek eta euskara elkarteek Euskaltzaleen Topagunea sortu zuten.