The Oiers musika taldeak kontzertua emango du ostiralean, Zakelan

Maxixatzen.eus 2018ko urriaren 10a

Zakela Kultur Elkarteak kontzertua antolatu du ostiralerako, urriak 12. The Oiers Ondarroako (Bizkaia) musika taldeak emango du kontzertua Zakelan, 22:30etik aurrera.

 

The Oiers musika taldeak kostaldeko kantak, euren kanta batzuk eta hain ezagunak ez diren abestiak jotzen ditu, besteak beste A. Zubikarai, Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' edota Joxean Artze 'Hartzabal'-en letretan oinarrituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide