Txikienentzat doako antzerkia ingelesez

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 8a, 16:41

Kids & Us Azpeitiak ingelesezko antzerkia antolatu du 0-3 urte bitarteko haurrentzako, Mousy and the big red ball izenburupean. Ekitaldia etzi, asteazkena, izango da Elkargunean, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, eta nahi duen edonork parte har dezake.

Sinopsia

Mousyk bere baloi gorri handia galdu du parkean, eta haren bila joatea erabakiko du. Parkera heltzen denean, zabu guztietan igoko da, baina... topatuko al du bere baloi gorri handia?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide