Pentsiodunak, etenik gabe

Maxixatzen.eus

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, pentsiodun eta erretiratu asko elkartu da gaur, astelehena, pentsio duinen alde egin den elkarretaratzean. Azken asteetan bezala, gaurko kontzentrazioan ere jende asko batu da herriko plazako eskaileretan. Pentsio duinen alde zioen karteltxoak erakutsi dituzte dozenaka lagunek

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide