Oinarrizko sukaldaritzaren ikastaroa egingo dute Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 5a, 10:43

Urriaren 22an hasita, oinarrizko sukaldaritzaren ikastaroa eskainiko dute, Elkargunean. Zortzi asteko ikastaroa da eta astelehenetan egingo dute. 17:00etan emango diote hasiera, eta bi ordu inguruko saioa eginda, 19:00etan amaituko dute. Ikastaroan parte hartzeko izena Elkarguneko harreran edo 943 85 25 44 telefono zenbakira deituta eman beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide