Halaber, Azkoitiko erreken eta ibaien egoera zein zen azaldu digu Gorka Alberdik. Azkoitia izenaren jatorriarekin izandako ezbaiak ere azaldu ditu Kepa Alberdik bere artikuluan. Unai Izagirre, bestalde, Argentinan izan da eta hango esperientzia nolakoa izan den azaldu dio Maxixatzeni.
Iraila argazkietan jaso dugu, Julen Iturbe Erniarraitzeko kideak errefuxiatuen inguruko bertsoa egin du eta Ione Agirregomezkorta Ortozik podologia zentroko kideak hainbat aholku eman ditu. Hileko argazkia, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, urriko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berriarekin.
Proiektua sendotzeko lanean jarraituko dugu. Datozen aldizkariak etxean jaso nahi dituzu? Egin zaitez bazkide!