Zapatuan izendatuko dute Jesus Alberdi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 4a, 12:00

Jesus Alberdi.

Jesus Alberdi Areizaga (Azkoitia, 1949) Adiskide Numerario berri izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, zapatuan, 11:00etan. Intsausti jauregian izango da sarrera ekitaldia, eta ondoren, Juan Bautista Mendizabalek gidatuko duen Zalduntxoen Azkoitia bisitan parte hartzeko aukera ere izango da. 14:00etan, berriz, izena emandako guztiek bazkaria egingo dute, Joseba Jatetxean.

 

Jesus Alberdi enpresaria da. Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako ordezkari postua izan zuen hastapenetan. 1977tik 1983ra, berriz, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen. Urte horretan, ordea, EAEko SPRI taldeko zuzendari kargua hartu zuen. 2005az geroztik kontseilaria da Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide