2zio taldea Lapurdiko rap taldea da, eta sona handikoa da Euskal Herri mailan. Rap euskaldunarekin girotuko dute Kale Nagusiko taberna. Odei Barroso eta Gorka Rodriguez hasi ziren letrak idazten eta abesten eta 2009. urtean Jo Olaskoaga batu zitzaien taldera, eta DJei lanetan bikoteari musika gehitzen hasi zen. Taldea 2010. urtean sortu zen. 2013an atera zuten lehen diska, Pausuz Pausu izenekoa, eta bigarrena 2015ean atera zuten, Bideak izenpean hamasei kantuz osaturik. Hirugarrena aurten atera dute, Orain eta hemen izenarekin.
Soma Cult taldea, berriz, Azkoitiko, Azpeitiko eta Beasaingo hiru musikarik osatzen dute: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak. Soma Cult 2017 urte bukaeran jaio zen, eta 60ko eta 90eko hamarkadadetako doinuak erreferentzia hartuta sortzen dituzte abestiak. Psychodelia, popa eta grungea nahasten dituzte beren lanetan.