Urriaren 1etik aurrera, UK02 linean, Errezilera Azkoititik 14:40ean irteten den autobusak Azpeitian izango du abiapuntua 14:55ean. Errezildik 09:25ean irteten den zerbitzuak Azpeitiko anbulategi pareko geltokian izango du amaiera. Errezildik Azkoitira 15:05ean irteten den zerbitzua, berriz, bost minutu atzeratuko da. Ordu horretan irteten zen autobusa 15:10ean abiatuko da aurrerantzean.
UK03 linean ere bada aldaketarik. Azkoitia-Zarautz norazkoan, astelehenetik ostiralera, 11:05eko eta 18:05eko autobusak 11:20ean eta 18:20ean abiatuko dira, eta ibilbidea AP-8 autopistaz egingo du.
UK05, Zestoatik Ermuara doan autobusak, aldiz, Altzibar auzoko geltokian egingo du geldialdia.