Hainbat herritar atera da plazara erailketa eta eraso matxistak salatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 27a, 20:01

Maguette Mbeugou Bilbon eraildako emakumearen hilketa eta emakume azkoitiar batek joan den ostiralean lantokian jasandako sexu erasoa salatu dituzte gaur, osteguna, plazan izan den elkarretaratze jendetsuan.

 

Sostenipe talde feministak deitutako kontzentraziora Udaleko zenbait ordezkari ere bertaratu dira. Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! Emakumeak aske eta bizirik nahi ditugu lemarekin bat egin dute plazan bildutakoek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide