Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 27a, 12:49

Latz tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 27:

Atraskua: urdaiazpiko iberikoa eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Etxe-Aitz: txanpinoiak eta atuna mahonesarekin.

Latz: arrain pastela, urdaiazpiko nahaskia eta berenjena, gazta, eta urdaiazpiko egosia piperrekin.

Tta-kun: txorizo egosia eta oilasko brotxeta.

 

Zurt: txorizo egosia eta ganben eta barazuri freskoen nahaskia.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide