Urriaren 10ean jarriko dira salgai Izaroren kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 27a, 12:14

Izaro Andres bakarlariak Baztartxo Antzokian emango du kontzertua azaroaren 10ean, 20:00etan. Emanaldirako sarrerak urriaren 10ean jarriko ditu saltzen errefuxiatuen aldeko Esku Bidez elkarteak.

 

Orbela tabernan, Ñam Ñam gozoki dendan eta Hazia dendan erosi ahal izango dira sarrerak, 15 euroren truke. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, azaroaren 10ean bertan eskuratu ahal izango dira Baztartxoko leihatilan, baina sarrerek 18 euro balioko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide