RO musika taldeak 'Aikor' abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Maxixatzen.eus

Ro Azkoitiko musika taldeak Aikor abestiaren bideoklipa igo du Youtubeko bere kanalean. Produkzioa, grabaketa eta nahasketa RO taldeak egin ditu Mataideko euren lokalean. Mario G. Albernik masterizatu du guztia Cadizko Kadifornia estudioan.

Horrez gain, EnROnkari interludioa ere aurkeztu du musika taldeak Bandcamp plataforman. Interludioa eta Aikor abestiaren kantak deskargatzeko aukera dago Bandcamp plataforman. Iaz sortu zuten taldea eta aurkeztu berri duten lehen singlearen eta aurrera begira dituzten erronken berri eman zioten duela bi aste Maxixatzeni.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide