Kontzentrazioa deitu du Sostenipek erailketa eta eraso matxistak salatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 27a, 11:05

Maguette Mbeugou erail dute Bilbon, aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak eraildako seigarren emakumea da. Erailketa hori salatzeko Sostenipe talde feministak elkarretaratzea deitu du.

 

Bestalde, 29 urteko emakume azkoitiar batek joan den ostiralean lantokian jasandako sexu erasoa ere salatuko dute gaurko kontzentrazioan.

Gaur, irailak 27, 19:00etan, bilduko dira plazan Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! Emakumeak aste eta bizirik nahi ditugu, lemapean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide