«Egin diezaiogun aurre guztion artean gaitz honi. Orain arte horrelako testigantzak ezkutuan gordetzen ziren. Lortu dugu ozen gaitzestea. Lor dezagun gaitzespen beharrik gabeko gizarte parekidea», azaldu du Udalak.
Horrelako «gertaera deitoragarrien» aurrean, Udalak gogorarazi du Udalaren zerbitzuak eta baliabideak euren esku dituztela (943 85 71 74).
Hilketa matxista, Bilbon
Eudelen gaitzespenarekin bat eginez, Azkoitiko Udalak bere «gaitzespen irmoena» azaldu nahi du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta biktimaren hurbilekoei.
«Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina», dio Udalak. Udalak bat egiten duela gaineratu du antolatzen diren gaitzespen ekimen guztiekin.