Silence taldea VodafoneYu lehiaketarako aukeratu dute

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 25a, 20:17

Silence.

Azkoitiko Silence musika talde gaztea VodafoneYu lehiaketarako aukeratua izan da, Zoriona euskaraz kantatzen duten abestiari esker. Estatu mailako musika talde ugarik parte hartzen dute lehiaketa horretan. Lehiaketa irabazteko, entzuleen botoak behar dituzte, eta horretarako lotura honetan sartu beharko da. Oraingoz ez daude lehen hamar bozkatuenen artean azkoitiarrak. Guztira, 1214 talde eta banako daude.

 

Jose Mari Unanue, Djuniet Astigarraga, Jon Kustodio eta Andrea Pozo azkoitiarrek eta Julen Hidalgo azpeitiarrak dira Silenceko bost taldekideak. 27. Gaztea Maketa Lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten joan den apirilean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide