Ikasturteko hirugarren elkarretaratzea egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 24a, 12:13

Aurreko astelehenean baino jende gehiagok egin du bat gaurko deialdiarekin.

Astelehero bezala, gaur ere eguerdiko kanpaiekin batera plazan elkartu dira dozenaka herritar. «Pentsio duinen alde» karteltxoak eskuetan hartuta, 100 lagun baino gehiagok kontzentrazioa egin dute herriko plazako eskaileretan. Aurreko asteko elkarretaratzean baino jende gehiago elkartu da gaur eguerdian egindakoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide