Silence taldea elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 23a, 10:10

Euskadi Irratiako 'Hiri Gorrian' saioan elkarrizketatu dute Silence talde azkoitiarra. Andrea Pozo, Jon Custodio eta Djuniet Astigarraga taldekideek prestatzen ari diren azken lanaren berri eman dute, eta, besteak beste, sormenerako isiltasuna behar dela azpimarratu dute. Bestalde, azaroaren 10ean, Azpeitiko Sanagustin kulturguneko oholtzara igoko dira Grises taldearen aurretik. Bitartean, disko berria grabatzen egongo dira lokalean, eta azaroan aurkeztea dute helburu. 

 

Silence taldearen Zoriona singlearen bideoklipa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide