Iaz baino jende gehiago ibili da Ugarteigarango igerileku irekietan. Iaz batez beste eguneko 449 sarrera izan baziren, aurten 487,9 izan dira. Ekainaren 8an zabaldu zituen ateak igerilekuak eta herenegun, irailak 16, izan zen azken eguna. 101 egunetan egon dira igerilekuak irekita, 10:30etik 20:00etara. %50eko okupazioa hamazazpi egunetan gainditu da. Une honetan Elkarguneak 3.484 bazkide ditu.