Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du bihar

Maxixatzen.eus

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratuko du hileroko bilera eginez. Ikasturte hasierako bilera egingo du bihar, irailak 19. Elkargunean izango da hitzordua, 18:00etan.

 

Besteak beste, Azkoitia lagunkoiagoa egiteko landu duten diagnosikoa gainbegiratuko dute, ekintza ezberdinak proposatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide