Doako tailerra Azkoitiko Baratza Parkean

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 15a, 08:17

Irailaren 17an, astelehena, doako tailerra eskainiko dute Azkoitiko Baratza Parkean. Neguko baratzea nola prestatu landuko dute, 18:00etatik 20:00etara.

 

Neguko baratzea prestatzerakoan sortzen diren hainbat galderari erantzuteko izango da tailerra. Tailerraz gain, furgobaratza zerbitzua ere egongo da eta baratzea nola antolatu behar den, zenbat barazki eta zein neurritan landu behar diren eta beste hainbat kontu argituko dituzte adituek.

Baratze parkeko erabiltzaileez gain edozein gertura daiteke ikastarora.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide