Mangaixue BTT mendi bizikleta martxan bi ibilbide egiteko aukera izango da: 33 kilometrokoa eta 25 kilometrokoa. Txirrindulariak 15:15ean abiatuko dira, Plaza Berritik. Proban parte hartzeko bihar 14:00etatik 15:00etara izena emateko aukera eongo da Plaza Berrin. Oraingoz, ehun lagun baino gehiagok eman dute izena.
Probaren amaieran hainbat opari zozkatuko dituzte: herriko kontzesionario batean autoaren errebisioa eta olio aldaketa egiteko opari txartela, eguzkitako betaurrekoak, urdaiazpiko eta txorizo sortak, bizikletako nabigatzaile digitala eta Transvulcania Bike proban parte hartzeko bi dortsal, besteak beste. Janaria eta edaria ere eskainiko dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie laguntzaile guztiei, eta jendea parte hartzera animatu dute, eguraldi ona baitago iragarrita.