Udako denboraldia bukatuko da datorren igandean, irailak 16, Ugarteigarango igerilekuan. Aste honetan, orain arte bezala, 10:30etik 20:00etara egongo da irekita estali gabeko igerilekua. Ekainaren 8an zabaldu zuten, eta hiru hilabeteren ondoren, igande honetan itxiko dute igerilekua.