Herrixen elkarteak pintxoarekin eta tragoarekin sarituko ditu Azkoitia Txartelaren erabiltzaileak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 10a, 18:30

Herrixen Azkoitiko Dendaixek Elkarteak pintxoa eta tragoa lortzeko aukera emango du. Herriko dendetan egindako erosketak Azkoitia Txartelarekin ordainduz gero, sari moduan egokituko dira Azkoitiko tabernetan erabiltzeko papertxoak.

 

Datorren zapatutik aurrera, herrian egindako erosketak Azkoitia Txartelarekin ordaintzen dituztenen artean 'pintxoa eta tragoa' banatuko ditu elkarteak. Datafonotik ateratzen diren txarteletan agertuko da zein tabernetan trukatu beharko den saritutako papertxoa. Elkarteak adierazi duenez, asteko edozein egunetan erabili ahal izango da saria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide