Datorren irailaren 21ean, osteguna, hasiko dituzte tertuliak. Lehena Irati Altzibarrek eta Beñat Kondek emango dute. Bizitza bidaia: munduari buelta solasaldia izango da aurtengo Bidaia Tertuliei hasiera emateko lehen gaia. Bigarren tertulia urriaren 19an izango da. Sri Lanka familian izango dute hizpide Oier Saizarrek eta Ainhoa Errazuk.
Azaroaren 16an, berriz, Birmaniako bidaiaren inguruko gorabeherak azalduko ditu Maite Ruiz de Azuak. Lehen hiru tertuliak Kultur Etxean izango dira, 19:30ean. Azken solasaldia, aldiz, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango da, abenduaren 14an. Iosu Iztuetak eta Mattin Zeberiok Zortzi Yukon bidaia azalduko dute bertaratutakoen aurrean.