Gaueko autobus zerbitzua Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko

Maxixatzen.eus 2018ko irailaren 7a

Igandean, irailak 9, Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. Zarauztik Azkoitirako UK03 lineak gaueko zerbitzua eskainiko du goizaldera arte.

 

Gauean lau autobus zerbitzu izango dira Zarauztik Azkoitira: 23:50ean, 01:50ean, 03:50ean eta 05:50ean. Irudian autobus zerbitzuen ordutegia, herriz-herri:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide