'Atano X.a'-ren pilotari bizitza eta bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 8a, 13:09

'Atano X.a', hunkituta, udaletxera gerturatu direnei zutik eskerrak ematen.

Omenaldi eta guzti aurkeztu dute gaur, zapatua, Luziano Juaristi Alberdi 'Atano X.a'-ren biografia liburua udaletxean. 85 urterekin, umorea galdu gabe eta hunkituta agertu da pilotari ohia bere bizitzari buruzko liburuaren aurkezpenera. Ekitaldi irekian hainbat lagun elkartu dira, horietako asko pilota munduko aurpegi ezagunak, gainera. Aurkezpenaren ostean, Kontzejupean pilota partidak jokatu dituzte Oteiza kirol elkartearen eskutik. 

 

Joxe Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek egin dute Atano X. gorputzez txikia, erraldoia kantxan liburua. Xibarit argitaletxeak Jentilak izeneko bildumaren barruan argitaratu duen laugarren liburua da 'Atano X.a'-ri buruzkoa. Patxi Astibiari, Miguel Mindegiari eta Arria II.a-ri buruzko biografiak dira aurretik kaleratu dituztenak. Zenbakitutako edizioa da, eta 500 ale kaleratu dituzte.

'Atano X.a' bitan izan da eskuzko pilota txapelduna; hain zuzen ere, 1966an eta 1968an eskuratu zituen txapelak, eta beste hirutan jokatu zuen finala. Udalak hala erabakita, iaz Atano X.a-k bota zuen andramaxei hasiera eman zien txupinazoa. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide