Jesus Alberdi enpresaria da. Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako ordezkari postua izan zuen hastapenetan. 1977tik 1983ra, berriz, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen. Urte horretan, ordea, EAEko SPRI taldeko zuzendari kargua hartu zuen. 2005az geroztik kontseilaria da Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartean.
Adiskideen arteko bazkaria
Sarrea ekitaldiaren eta bisita gidatuaren ondoren, adiskideen arteko bazkaria egingo dute, Joseba Jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi dutenek, irailaren 30a baino lehen izena eman beharko dute 649 124 820 telefonora deituta edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net posta elektronikora mezua bidalita. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.