Lurraldebusen autobus zerbitzuetan neguko ordutegiak jarri dira indarrean

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 3a, 17:03

Azkoitiari dagozkion Lurraldebusen autobus zerbitzuak neguko ordutegira itzuli dira, irailean sartzearekin batera. Hori dela eta, Azkoitia-Donostia (UK01) lineako autobusek orduerdiroko maiztasuna berreskuratu dute, astelehenetik ostiralera. Azkoitia-Zarautz (UK03), Zestoa-Ermua (UK05) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) zerbitzuetan, berriz, ordubetero egongo da Azkoititik autobusa, astegunetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide