Igor Zubeldiak Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatuko du

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 3a, 11:22

Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra. (Argazkiak: realsociedad.eus)

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak deitu du. Datozen egunetan bi lagunarteko jokatuko ditu Cordoban (Andaluzia, Espainia) eta Albaceten (Gaztela-Mantxa, Espainia).

 

2019an San Marinon (Italia) jokatuko den 21 urtez azpiko Eurokoparako sailkatze partida jokatzeko deialdian sartu du Zubeldia Luis de la Fuente hautatzaile espainiarrak. Datorren ostegunean, 20:00etan, Cordoban jokatuko du Zubeldiak Albaniaren aurka. Hurrengo asteartean, irailak 11, Ipar Irlandaren aurka jokatuko du, 18:45ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide