Itziar Eliasek 'Ikasi dizut' bideoklipean hartu du parte

Maxixatzen.eus

Itziar Elias aktore azkoitiarrak Ikasi dizut bideoklipean hartu du parte, eta bera da, gainera, bideoklipeko protagonista eta abestiari ahotsa jarri diona. "Zuen minbiziaren borrokan ikasi dizuguelako, zuetaz harro!" lemapean, minbiziaren borrokan daudenei eskainitako lana da. 

2018ko udaberrian eta udan modu kolektiboan sortu dute kanta eta bideoklipa Beran (Nafarroa). Itziar Eliasekin batera aritu dira lanean Dani Irazoki, Beñardo Goietxe, Nerea Garrido eta Felix Buff, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide