Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 30a, 13:59

Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 30:

Atraskua: atuna antxoilarekin eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla eta haragia saltsan eta onddoen tartaleta. 

Etxe Aitz: pupurri eta atuna maionesarekin.

Latz: bakailaoz betetako piper beteak, txanpinoien nahaskia eta arrain pastela.

Tta-kun: hirugiarra saltxitxarekin eta urdaiazpikoa txakarekin.

Zurt: berenjena tipula karamelizatuarekin eta intxeurrekin eta patata tortilla.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide