Bertso afariarekin ospatuko dituzte San Agustin jaiak Aizpurutxon

2018ko abu. 23a, 11:52

Datorren asteartean, San Agustin egunean, bertso afaria izango da Aizpurutxo auzoko Itziar jatetxean, 21:00etan hasita. Lehendabizi, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira kantuan eta, ondoren, Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos trikitilariek alaituko dute afal osteko giroa.

 

Hilaren 28an Itziar jatetxean afaltzeko, aurrez izena eman beharko da jatetxera deituta: 943 85 26 30.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide