Aldaketak udako bisita gidatuetan

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 21a, 11:56

Udalak, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, antolaturiko udako bisita gidatuak aurrera doaz, baina zenbait aldaketa jakinarazi dituzte ondorengo egunetan izango diren bi bisitetan.

 

 

Alde batetik, ordu aldaketa egin da abuztuak 24ko bisitan. 'Jauregi eta dorretxe artean' bisita 12:00etan abiatu beharrean, parrokiaren aurretik 17:30ean irtengo dira.

Beste aldetik, irailaren 9ko bisita Santa Kutz monastegira egin beharrean, Santa Klarara egingo dute.

Azkoitiko kultur ondarea ezagutzera emateko xedez, herritarren eta bisitan etortzen direnen artean antolatu dituzte bisita gidatuak. Irailaren 9ra arte luzatuko da egitaraua. Bisita guztiak doakoak dira eta herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko aukera izango da. Ikusi bisita gidatuen hasierako egitaraua, hemen.

Informazio gehiago Loiolako Turismo Bulegoaren telefono zenbakian —943 15 18 78— edota i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide