Luciano Juaristi 'Atanillo'-k biografia liburua izango du

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 15a, 13:57

Luciano Juaristi 'Atanillo'
Luciano Juaristi 'Atanillo'-k biografia liburua izango du urtea bukatu aurretik. Urola Kostako Hitzak eman duen berriaren arabera, Joxe Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrak ari dira pilotari ohiaren bizitzaren errepasoa jasoko duen liburua idazten. Liburuaren aurkezpen eguna zehaztu ez badute ere, lanak aurreratuta dituzte eta irailerako edo kalean izan daitekeela uste dute. Testuekin, argazkiekin eta diseinuarekin ari dira lanean orain. 
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide